Gidalerroak eta segurtasuna

YouTube erabiltzen duzunean, mundu osoko jendea biltzen duen komunitate batean sartzen zara. YouTube-n gehitzen den komunitate-eginbide bikain bakoitzak arrakasta izan dezan, nolabaiteko konfiantza behar izaten da. Milioika erabiltzailek errespetatzen dute konfiantza hori, eta zu ere arduratsu izango zarelakoan gaude. Beheko gidalerroak gordez gero, denontzat izango da YouTube toki atsegina eta segurua.

Baliteke YouTube-n ikusten duzun guztia ez gustatzea. Edukiren bat desegokia dela uste baduzu, erabili salatzeko eginbidea YouTube-ren langileek berrikus dezaten. Etengabe berrikusten dute salatutako edukia gure langileek Komunitate-gidalerroak urratu diren egiaztatzeko.

Hona hemen arazoak ekiditeko zentzuzko arau batzuk. Gorde itzazu eta izan itzazu uneoro gogoan. Ez saiatu trikimailurik erabiltzen edo gidalerroak zure erara interpretatzen. Uler eta errespeta itzazu sortu ziren moduan.

Biluztasuna edo eduki sexuala

YouTube ez da pornografia edo eduki sexual esplizitua argitaratzeko gune aproposa. Zure bideoa horrelakoa bada, ez ezazu argitaratu YouTube-n, ezta bideoan agertzen dena zu zeu bazara ere. Era berean, kontuan izan harreman estua dugula poliziarekin eta salatu egiten dugula haurren esplotazioa. Lortu informazio gehiago

Eduki kaltegarria edo arriskutsua

Ez argitaratu zauri larriak sor ditzaketen gauzak egitera bultzatzen duen bideorik, batez ere, haurrei zuzenduta badago. Kaltegarriak edo arriskutsuak diren ekintzak erakusten dituzten bideoetan adin-murrizketa ezar dezakegu edo, larritasunaren arabera, bideoak kendu egin ditzakegu. Lortu informazio gehiago

Gorrotozko edukia

Gure produktuak adierazpen-askatasuneko plataformak dira, baina ez dugu onartzen banakoen edo taldeen aurkako indarkeria sustatzen edo justifikatzen duen edukirik arrazan edo jatorri etnikoan, erlijioan, ezintasunen batean, sexuan, adinean, nazionalitatean, gudari ohiaren egoeran edo sexu-orientazioan edo -identitatean oinarrituta. Ezaugarri nagusi horietan oinarritutako gorrotoa sustatzea helburu nagusitzat duen edukia ere ez da onargarria. Zaila izan daiteke muga non dagoen jakitea, baina helburu nagusia babestutako talde bat erasotzea bada, onartezina da. Lortu informazio gehiago

Indarkeriazkoa edo esplizitua den edukia

Ez da onargarria indarkeriazkoa edo odoltsua den edukia argitaratzea helburu nagusia ikaratzea, morboa sustatzea edo funsgabea izatea bada. Albiste edo dokumental bateko zati gisa argitaratzen baduzu eduki esplizitua, eman behar adina informazio, jendeak bideoan gertatzen ari dena uler dezan. Ez sustatu indarkeriazko ekintzarik. Lortu informazio gehiago

Jazarpena eta ziber-bullyinga

Ez da onargarria bideo eta iruzkin iraingarriak argitaratzea YouTube-n. Jazarpenak asmo txarreko eraso bihurtzen badira, salatu egin daitezke eta kendu egin ditzakegu. Beste batzuetan, ordea, baliteke erabiltzaile gogaikarriak baino ez izatea eta, kasu horietan, ez ikusi egitea da onena. Lortu informazio gehiago

Spama, metadatu iruzurtiak eta iruzurrak

Inork ez du atsegin spama. Ez sortu azalpen, etiketa, izen edo irudi txiki engainagarririk ikustaldi gehiago lortzeko helburuarekin. Ez da onargarria xederik gabekoa, eskatu gabekoa edo errepikakorra den eduki asko argitaratzea (iruzkinetan edo mezu pribatuetan barne). Lortu informazio gehiago

Mehatxuak

Oso zorrotz jokatzen dugu jazarpenen, mehatxuen, erasoen, pribatutasun-urratzeen eta hirugarrenen informazio pertsonala zabaltzearen aurrean, baita indarkeriazko ekintzak egitera edo Erabilera-baldintzak urratzera bultzatzen duten ekintzen aurrean ere. Inor horrelakorik egiten ari dela hautemanez gero, betiko debeka diezaiokegu YouTube-rako sarbidea. Lortu informazio gehiago

Copyrighta

Errespetatu copyrighta. Kargatu zuk egindako bideoak edo haiek erabiltzeko baimena duzun bideoak soilik. Hots, ez kargatu zuk egin ez dituzun bideoak eta ez erabili zure bideoetan beste inoren copyrighta duen edukia, hala nola, musika-pistak, copyrighdun programen kode zatiak, edo beste erabiltzaile batzuek egindako bideoak, baldin eta haiek erabiltzeko beharrezko baimenik ez baduzu. Informazio gehiago eskuratzeko, joan gure Copyright-zentroa atalera. Lortu informazio gehiago

Pribatutasuna

Norbaitek zure informazio pertsonala argitaratu badu edo zu agertzen zaren bideo bat kargatu badu zure baimenik gabe, edukia kentzeko eska dezakezu gure Pribatutasun-gidalerroen arabera. Lortu informazio gehiago

Nortasuna faltsutzea

Beste kanal edo pertsona baten nortasuna faltsutzen duten kontuak kendu egingo dira nortasuna faltsutzearen gidalerroei jarraiki. Lortu informazio gehiago

Haurrentzako arriskuak

Ikusi zer egin behar den eduki desegokia aurkituz gero. Era berean, kontuan izan harreman estua dugula poliziarekin eta salatu egiten dugula haurren esplotazioa. Lortu informazio gehiago

Gidalerro gehigarriak

Hainbat gairi buruzko gidalerro gehigarriak. Lortu informazio gehiago

YouTube-ko sortzaile batek plataforman nahiz bertatik kanpo duen portaerak kaltetu egiten baditu gure erabiltzaileak, komunitatea edo ekosistema, neurriak hartuko ditugu zenbait faktore kontuan izanda; besteak beste, ekintzen larritasuna eta portaera kaltegarrien maiztasuna.
Hain larriak ez diren kasuetan, pribilegioak kendu ahal izango dizkiogu sortzaileari; larrienetan, aldiz, betiko itxi ahal izango diogu kontua.

Asko arduratzen gaitu zure segurtasunak. Lortu informazio gehiago YouTube-ko tresna eta baliabideei buruz, eta eskuratu beheko gaiei buruzko aholkuak.

Nerabeen segurtasuna

Hona hemen tresna lagungarri eta aholku adeitsu batzuk YouTube-n babestuta egoteko. Lortu informazio gehiago

Modu mugatua

Baztertu zuretzat edo zure familiarentzat desegokia izan daitekeen edukia. Lortu informazio gehiago

Norbere buruaz beste egitea eta norbere burua kaltetzea

Ez zaude bakarrik. Laguntza behar duzu? AEBn bazaude, deitu suizidioak ekiditeko telefono-zenbaki nazionalera (National Suicide Prevention Lifeline): 1-800-273-8255. Doako zerbitzua da eta etengabeko laguntza eskaintzen dute. Lortu informazio gehiago

Hezitzaileentzako baliabideak

Hona hemen baliabide batzuk zure ikasleak eta zu sarean babestuta egoteko. Lortu informazio gehiago

Gurasoentzako baliabideak

Zure familiak YouTube erabiltzeko duen modua kudeatzeko tresnak eta baliabideak. Lortu informazio gehiago

Baliabide gehigarriak

YouTube erabiltzaileentzako informazio eta baliabide lagungarri gehiago. Lortu informazio gehiago

Pribatutasun- eta segurtasun-ezarpenak

Pribatutasun- eta segurtasun-ezarpenetarako sarbide bizkorra. Lortu informazio gehiago

Legezko gidalerroak

Edukia legez kentzeko eta kexak izapidetzeko prozesuei buruzko informazioa. Lortu informazio gehiago

Ikusi YouTube-n edukia nola salatzen den eta Komunitate-gidalerroak nola aplikarazten ditugun.

Salatu bideoak

Noiz, zergatik eta nola salatu edukia. Lortu informazio gehiago

Salatu erabiltzaile erasokorrak

Bidali salaketak hemendik zuzenean. Lortu informazio gehiago

Egin legezko kexak

Bidali salaketak hemendik zuzenean. Lortu informazio gehiago

Salatu pribatutasun-urratzeak

Zure pribatutasuna edo segurtasuna urratzen duen bideo edo iruzkinik ikusten baduzu, jakinaraz iezaguzu. Lortu informazio gehiago

Edukia salatzeko beste aukera batzuk

Bideoa salatuta ez bazaio arazoari behar bezala ekiten. Lortu informazio gehiago

Adin-murriztapenak

Batzuetan bideo batzuek ez dituzte gidalerroak urratzen, baina ez dira ikusle guztientzat egokiak; ondorioz, adin-murriztapena ezar diezaiekegu. Lortu informazio gehiago

Komunitate-gidalerroen abisuak

Zer diren eta nola kudeatzen ditugun. Lortu informazio gehiago

Kontuak betiko ixtea

Komunitate-gidalerroak modu larrian edo behin eta berriro urratuz gero, kontua itxiko dugu. Lortu informazio gehiago

Bideoetan ezarritako abisuei ihardestea

Zer egin abisu bat jasotzen baduzu. Lortu informazio gehiago