Copyrighta gai garrantzitsua da YouTube komunitatean. Hori dela-eta, zure eskubideak nola kudeatu eta beste erabiltzaileen eskubideak nola errespetatu azaltzen dizugu hemen.
YouTube-ri ustezko copyright-urratze baten berri emateko modurik errazena gure web-inprimakia erabiltzea da,
Bideoa akatsen baten ondorioz kendu dela uste baduzu, ihardespen-jakinarazpen bat bidal dezakezu web-inprimakiaren bidez.
Copyright-abisu bat jaso duzu? Ikusi zergatik jaso duzun eta zein den arazoa konpontzeko modurik onena.
YouTube-k pozik gauzatzen ditu copyright-erreklamazioen atzera-egiteak, haiek hasiera batean bidali zituen alderdiaren izenean.
Content ID sistemaren erreklamazio bat jasotzen baduzu eta baliozkoa ez dela uste baduzu, aurkaratu egin dezakezu.
Ikusi copyrightarekiko eta komunitate-gidalerroekiko duzun egoera.
Ikusi zer babesten duen copyrightak eta zer desberdintasun dagoen copyrightaren eta bestelako jabetza intelektualaren eskubideen artean.
Lortu informazioa copyrighdun materiala YouTube-n hautemateko dugun moduari buruz, eta ikusi zer egin dezakezun erreklamazioren bat jasotzen baduzu.
Ezagutu eduki-jabeek YouTube-ko bideoetan euren edukia identifikatzeko eta erreklamatzeko erabiltzen duten tresna.
Irakurri copyrighdun materialen zatiak erabiltzea ahalbidetzen duten lege eta baldintzei buruzko informazioa.
Lortu informazioa edukia berrerabiltzeko baimena (beti ere baldintza batzuk gordeta) ematen duen lizentzia mota bereziari buruz.